Gaualdi itzela pasatu genuen ZAWPen. 21:00etan Pacok grabatzen ari den diska aurkeztu zigun. Ahots goxoa dauka baxe-nafarrak eta bere kantekin kulukantu gintuen.
Gero, Begiz Begi taldearen txanda heldu zen. Baionako taldeak Hatsa (2016, Baga Biga) diska berria aurkeztu ziguten, 2015eko Banden Lehia irabaztearren garaikurra dena. Gerriak astintzeko moduko kantak egin dituzte Lapurtarrek!
Bien bitartean, Ipargaldetegiaren saria banatu genuen, Jone Martinek eroan zuena. Asteburu bat pasatuko du Aldudeko Menta ostatuan.
Ezin kronika bukatu Etxeko Bob’s Beer aipatu barik. Hazparnetik ekarri genituen 90L garagardo ia bukatu genituen Iparralde Gaualdiara hurreratu ginen lagunok.
Itzel pasatu genuen ZAWPen, Iparralde Zikloari merezitako agurra emanez.
Adiorik ez!