Inauteriak Berbaizun

Deustuko Inauteriak gero eta hurbilago dago eta Berbaizuk bere alea jarriko du. Aurten ere Jai Batzordeak antolatutako jardueretan parte- hartuko dugu eta, horretaz gain, bere ekintza propioak antolatuko ditu:

Otsailaren 2an 20:00etan: Laboaren aztarnak Müllerenean:

Zenbat taldek hainbat aretotan Mikel Laboaren kantak joko dituzte eta otsailaren 2an 20:00etan Nebbian taldeko kideek musikari pasaitarraren ondarea ekarriko digute Müllereneara. Gernikarrek Laboaren musikaz gozatzeko aukera paregabea eskainko digute!

Otsailaren 3an 20:00etan: Txotx irekiera Müllerenean!

Inauterietan ohitura bihurtu den Deustuko Txotx Irekiera egingo dugu Müllerenean. Beti lez, sagardo kupela ekarriko dugu eta sorpresa izango den txotxeroak ‘hauxe da Deustuko sagardo berria’ esango du edaten hasi aurretik. Zer jan eta zer edan egongo da giro onean! Aurten, Euskaraldiaren harira, ahobizi edo belarriprest txapa ekartzeko gonbitea egiten dizuegu!

TXOTX KARTELA AZKENA

Otsailaren 4an 19:00etan, Agate Deuna Done Petritik

Otsailaren 4an Agate Deunaren koplak kantatuko ditu Kantugintza taldeak. 19:00etan aterako dira Done Petritik, inauteriei kantuz agur esateko.

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude