Urtero lez hasi dira ikastaroak poliki-poliki beraien martxa hartzen. Horrela:
* astelehenero Kantugintza Taldea Bidarten biltzen da arratsaldeko 20:00etatik aurrera euskal kantuaz gozatu eta eztarriak berotzeko
* Kakorratza ikastaroak bi aukera ezberdin eskaintzen ditu, betiere Mullerenean: edo astearte goizetan 10:30tatik 12:30tara edo ostegun arratsaldez 18:30tatik 20:30tara.
* Lagun talde batek Erromeria taldea jarri du martxan ostiraletan 7tan Bidarten.
Horrekin batera, bi ikastarok azaroan hasiko dute euren aurtengo ibilbidea. Dantza Afrikarrak eta Sukaldaritza Ikastaroa. Biak ala biak 4 saiokoak izango dira. Argibide gehiago laister batean!!!