Aurreko barikuan gurera hurbildu ziren III. Katalan Jardunaldiak. Gure artean bizi diren Herrialde Katalanetako hainbat lagunek antolatzen dituzte jardunaldiok elkarren arteko harremanak sortu eta katalan hizkuntza eta kultura gurera hurbiltzeko asmoz. Barikuan lehenik eta behin gure hizkuntzen erabilerari buruzko saio partehartzailea burutu genuen, eta 30 lagunetik gora batu ginenez, saio benetan polita atera zitzaigun. Izan ere euskara, katalana eta batzutan gaztelera ere entzun ziren elkarrizketetan, eta elkarren arteko ezagutza handitu genuela izan zen askoren ondorioa.
Saioaren ondoren Puntxa-discs en catalá i festeta jaia hasi zen Müllerenean, eta giro ederra eta elkartrukea sakontzeko ezinhobea izan zela baino ezin dugu esan. Eskerrik asko gurera etortzeagatik eta datorren urtean Müllereneako ateak parez pare irekita izango dute IV. Katalan Jarduanldiek!