Hustu zuen ganbarak: Kultur Outleta dator!

Urtero legez, Prest! eta Berbaizuk Kultur Outleta antolatuko dute Mullerenean Durangoko Azokaren bezperan. Aurten azaroaren 25ean eta 26an egingo dugu eta egunean ikuskizun bat eskainiko dugu Mullerenean. Azaroaren 25ean 19:30ean Goizalde Landabaso, Galder Pérez eta Ane Zabalak Babeserako Kopia (Elkar) liburuan oinarritutako performance egingo dute. Azokarako beroketa saioa izango da, beraz estreinaldi mundiala geure plazan. Hurrengo egunean eta Kultur Outleta ixteko Yoseba Peñaren Hodeien adorea (Susa) liburua bertso bihurtuko dute Felix Zubia eta Iñigo Mantzisidor, Mantzi bertsolariek. Ikuskizunak oso harrera ona izan zuen 2015eko Literaturia jaialdian. Hau ere 19:30ean eta Mullerenean.

EKARRI ZUEN LIBURU, DISKA ETABAR!!! ERDU GUREKIN!!!

Objektu1
Labur-labur:

Kultur Outleta: azaroaren 25 eta 26an.

Babeserako kopia: azaroaren 25ean 19:30ean (Goizalde Landabaso, Galder Pérez eta Ane Zabal)

Hodeien adorea: azaroaren 26ean 19:30ean (Yoseba Peña, Félix Zubia eta Iñigo Mantzisidor, Mantxi).

Aurki, kartela.

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude