Itziar, Elena eta Irene astelehenero biltzen dira Bordatxo tabernan. Iluntzean egiten dituzte berbalagun saioak, Galder Lizarraldek dinamizatuta. Asko estimatzen dute Matxintxu Euskaltegiko irakaslea.
Noiz hasi zineten biltzen?
It: Orain 4 urte, klasean egon ginen eta Aritz Argote hurbildu zen Larrako euskaltegira berbalagun taldeak “saltzeko” eta ezagutarazteko.
Ir: “Apuntatzen bazarete, konpromezua hartu behar duzue” esan zigun eta begira! 4 urte daramatzagu!
E: Nik aurten eman nuen izena euskaraz hobeto hitz egiteko. 3 urte galdu ditut!
Hasieran beste lagun bat etortzen zen baina hori ezin du. Normalean biltzen direnean edozein gaiaz solasten dira. Hasieran asteburuari buruz galdetzen zioten elkarri eta orduko dinamizatzaileak, Adriano, berriketa abiarazten zuen. Gero, Galderri, Adrianoren tokia hartu zuenean, neskek ez zioten lotsarik kendu behar. Laurok oso ondo pasatzen dutela dioskue.
Zer ekartzen dizue Berbalagun egitasmoan parte-hartzeak?
It: Jariotasuna lantzeko balio du berbalagun taldeak, baita lotsa kentzeko ere.
Ir: EGA atera dut eta klasean edo borobil batean lotsa gehiago duzu, zer edo zer esaten ez dakizunean batez ere. Berbalagun taldean ez da hori gertatzen, ordea. Inguru informala da.
It: Galder Hiztegi 3000a da!
Ir: Ardoarekin hobeto funtzionatzen du!
Begibistakoa da elkarrekin ondo konpotzen direla, berriketa guztiak irri eta algara baitira. Hurrengo urtean biltzen jarraitzeko asmoa dute, baina baldintza bakarra dago: Galder ere etortzea.
It: Datorren urtean Galder ez badator, traumatizatuko naiz!
G: Nik ahal badut, bai, etorriko naiz. Baina hurrengo urtean ez dakit non egongo naizen klaseak ematen. Agian Basaurira joan beharko naiz.
Ir: Ba joango gara Basaurira!
It: Gainera, metroa dago orain!
Saioaren bukaeran, Elena, Itziar eta Irenek opari bat ematen diote Galderri. Ikusiko dugu hurrengo urtean Galder berbalagun saioetara joan daitekeen. Elena, Itziar eta Irenek hori nahi dute. Hala bedi.