Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik

Aurtengo Udaltop jardunaldietan, Eduardo Apodaka EHUko irakasleak emandako hitzaldiaren laburpena egin du Argia astekarian Onintza Iruretak.

Hainbat puntu interesgarri eta aplikagarriren artean, hurrengoak luzatu zituen ikerlari deustuarrak:

– Hizkuntza kodea aldatzeko esango diogu, eta kito? Aldaketa horrek zein zentzu duen azaldu beharko zaio, alegia, zentzugintza landu beharko dugu: Zertarako aldatu kodea? Zergatik? Jendeari sarri anormal jokatzeko eskatzen diogu (beti gaztelaniaz aritu denari euskaraz egiteko eskatu), bere ohiturak apurtzen ari gara, zentzua aurkitu behar diogu eskaera horri, arrazoi on bat.

-Euskara gaitasunari tartea eskaini zion Apodakak. Haren ustez, euskararekin oso exijenteak gara, zuzentzeko joera handia daukagu. Eta ondoko esaldi hauek utzi zizkigun: “Ez gara euskaraz egiten duen herria”, baizik eta “Euskara ikasten ari den herria”, eta “Euskara ikasleen herria” gara.

-Anormalak gara: Entzule bat zerbait anormala eskatzen ari garenaren kontuarekin geratu zen eta familiako adibidea jarri zion. Seme-alabek gurasoei adierazi izan die euskaraz bizi nahi izateagatik ingurukoekiko anormal sentitzen direla. Apodakaren erantzuna: “Bai, arraroak gara, eta hala esan behar diegu, arraroak garela. Bide batez esanda, gaur egun garai batean baino jende arraro gehiago dago.

Laburpen osoa hemen sakatuta.

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude