Mullerenean Zergatik Ez? tailerra irailean jaso genuenean, emaleak esan zigun lehengo berba euskaraz esango bagenu hizkuntzaren erabilera bikoiztu egingo litzatekeela. Euskararen erabilera sustatzeko, aspalditik abiatu genuen ‘hemen euskeraz, hemen berbaizu!” kanpaina, Deustualdeko zein komertzioetan euskaraz eros daitekeen bezeroei erakustea asmoa duena. Urteak dira banaketan gabiltzala, eta horrela hainbat komertzio, denda, taberna eta gunetan dago ikusgai Deustualde osoan.
Kanpaina urte osoan zehar egoten da martxan eta hona, aurretik ezarrita zuten 20tik gora komertzioei gehituz, geure pegatina eman berri diegun komertzio batzuen izenak:
– Deustuko Batzokia (Heliodoro de la Torre 5)
– Obieta farmarzia (Julio Urkixo 10)
– Gallastegi jatetxea (Ramón y Cajal 4)
– Gabiña garagardotegia (Jon Arrospide 28)
– Tximeleta margoak (Julio Urkixo 3)
Ea pegatina jartzen duten eta denon artean euskararen erabilera Deustualdean sustatzen segitzen dugun. Irailean berriro ere ekingo diogu kanpainari eta bitartean komertzio euskaldun baten berri baduzu, jakinaraziguzu pegatina emateko.