Azedoko udalekuetan bi begiralek erosketetatik bueltan izandako kotxe istripuak sortutako diru galerei aurre egiteko “GUREGUKAR” jaia ospatu genuen larunbatean Ibarrekolandako institutuan. Diru bilketa egitearen ideia zenbait gurasoren proposamena izan zen eta begiraleok gurasoen prestutasunaz eskerdun, diru hori guraso, ume eta begiraleok elkarlanean antolatutako jai batean biltzea bururatu zitzaigun. Eguraldia alde izan genuen jaialdiaz eragozpenik gabe gozatu ahal izateko. Larunbatean goiz esnatu eta martxan jarri ginen egun paregabea izango zena antolatzeko: batzuk sukaldatzen, beste batzuk materiala bilatzen, besteak ustekabekoak konpontzen… Apurka-apurka txantxikukideak Ibarrekolandara hurbiltzen hasi ziren eta sorpresaz eta ekintzaz betetako egunari hasiera eman genion: Jolasek, bazkari gozoak, bertsolariek, Baffeti taldeak eta bingo musikatuak giro ezin hobean dantzatzeko, abesteko, barre egiteko, lagun berriak ezagutzeko eta elkartasunean diru galerei aurre egiteko aukera eman ziguten.
Begiraleok eskerrak eman nahi dizkiegu ideia izan zuten guraso haiei, sukaldariei, Ibarrekora hurbildu ziren familia guztiei eta batez ere, zuei, txantxikukideoi, aisialdiaz euskeraz gozatzeko hautua egin duzuenoi.
IKU IKU… TXANTXIKU!
Txantxikuko Begiraleak