Gaur Korrika badator! Egin klika gurekin!

Gaur Korrika Bilboko kaleetara helduko da eta Berbaizuk bi hitzordurekin bat egin du:

14:52an* La Granja zenaren ondoan: Bilboko Euskalgintzaren kilometroan egongo gara (lekukoa Arkaitz Zarragak eramango du)

15:55ean* Done Petrin: Jai Batzordearen kilometroan parte-hartuko dugu (lekukoa Prest!ek, Gazte Alaik eta Parek eramango dute)

16:11an* Orixe kaleko biribilgunean: Deustualdeko Korrika Batzordearen kilometroan parte-hartuko dugu (eta zorte apur bat egonez gero, guk ere eramango dugu lekukoa!)

KorrikaDeustun

20:00etan Bidarte Udaltegian: Vertsus bertso-dinamikaren aurkezpena

Erdu gurekin euskararen aldera korrika egitera! Egin dezagun Klika!

* Komeni da ordua baino 15-20 minutu lehenago egotea

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude