Beñat eta Gartxot Donostiako bi musikari dira. Erdarazko kanten bertsioak egiten dituzte euskarara ekarriz, eta liburu bat itzultzen den modura, bere ukitu pertsonala uzten dute abestian, esaterako SOJAren Everything Changes Deus ez da aldatzen bilakatzen dutenean bezala. Hona, Simon & Garfunkel taldearen The Boxer kantaren bertsio bat (Boxeoan)
Gehio entzun nahi baduzue, erdu gaur 20:00etan Mullereneara. Kontzertu honek bukaera emango dio Sorkuntzatik Hiria Euskaldunduz ziklora.