Gaur 19’30ean Okela Sormen Lantegiko lagunek Mullerenean aurkeztuko dute euren proiektua Sormenetik Hiria Euskaldunduz zikloan. Lantegia San Frantzisko auzoan dago eta Euskal Herriko artista plastiko eta bisualen topagunea izateko helburuarekin jaio zen.
Berbaldiaren ondoren, ideia-jasa antolatuko dugu eskuartean dugun proiektu bati buruz gogoeta egiteko: euskara eta artea uztartu nahi ditugu. Nola? Artista eta artean interesa duen edonoren laguntzarekin.
Interesa baduzu, zita duzu 19’30ean, non-eta Mullerenean.
Gero arte