Gaur 19’00etan Oihana Bartra bertsolariak Nire amaren hiria (2015) dokumentala aurkeztuko digu Gazte Lokalean. Santutxuarrak Bilboko kulturgintzaren erradiografia egiten du EKT (Euskal Kulturaren Transmizioa) graduondoko bere amaiera lanean. Esan gabe doa dokumentalak Unibertsitatearen hormak gainditu dituela eta gaur Deustuan ikusteko aukera daukazu.
Ikusi nahi baduzu, erdu 19:00etan Gazte Lokalera!