Negura begira proposamen berri bategaz gatoz, familian egiteko eskulanen tailerra, non ume eta helduk sortu behar duten bikotea elkarrekin lan egiteko. Eskulanen bitartez, sormena, berziklaketa, zientzia… landuko ditugu eta gure jostailuak, apaingarriak… egitearen poztasuna disfrutau ere.
Kristina Izagirrek gidatutako tailer honetan hainbat material eta teknika erabilten ikasiko dugu: paper matxea, gatz orea, moldeak , goma espuma… eta hoien bitartez ume bakoitza bere lan propioa garatu ahal izango du. Noizean behin ere, kolaboratzaile bat izango dugu. Fisikoa da eta esperimentu asko ekarriko dizkigu elkarrekin egiteko.
Kurtsoa 5-10 urte bitarteko umeentzako zuzenduta egongo da.
Müllerrenean ohinarrizko materiala izango dugu, eta gauza berezi baterako ez bada, materiala Berbaizuk jarriko du.
Animatu eta etorri ondo pasatzera eta gauza pilo bat ikastera!!!!
EMON IZENA, 6 FAMILIENTZAKO TOKIA BAINO EZ DAGO ETA!