Euskararen aldeko partidua jokatuko dute bihar S.D. Deustok eta Aurrera de Ondarruk

S.D Deustok 2021ean euskara plan bat diseinatu zuen klubaren egunerokotasuna euskalduntzeko joateko asmoarekin, abiapuntu horretatik aurrera jarraitzen du klubak biharko prestatu duen dinamikarekin. Arratsaldeko 17:00etan, Etxezurin jokatuko den partiduan, bi protagonista nabarmenduko dira berdegunean: euskara eta baloia.

Berbaizu Euskara Elkartearekin sinatu duten lan hitzarmenaren ondorioz zenbait proiektu bideratzen hasi dira Deustun, besteak beste, Hitza Hartuz dinamika (gazteen ahozkotasuna partidu osteko elkarrizketekin lantzen duen proiektua), entrenatzaileentzako formazioak eta paisaia linguistikoaren lanketa.

Kirola euskalduntzeko beharra nabarmendu dute klubeko ordezkariek eta bide hori zabaltzeko ahaleginaren emaitza da biharko ekimena. Euskararen aldeko partidu honek, futbol zelaietan euskararen presentzia areagotzea du helburu nagusia, baina badu bigarren helburu garrantzitsu bat ere, herriko gazteek euskarazko erreferenteak edukitzea. Hau izan da S.D Deustok bere jokalarien gurasoei bidalitako gutuna:

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude