Erromeria taldea Berbaizuren ohiko jarduera bihurtu da. Itziar Uriartek urteak daramatza talde hau bultzatzen, euskal dantzak modu atsegin eta lasaian gozatzeko asmoa duena, eta urritik aurrera berriz ere ostiralero bilduko dira 19:30etik 21:00ak arte Bidarteko Udaltegian.
Beraz, euskal musikarekin hankak luzatu nahi badituzu eta asteburua modu atseginean hastzeko asmoa baduzu, eman izena berbaizu@euskalnet.net helbidean edo 94 447 10 42 telefonoan.
Laburrean:
Noiz hasiko dira? Urriak 1
Non? Bidarten
Ze ordutan? 19:30etik 21:00ak arte (ostiralero)
Informazio gehiago/ izena emateko: 94 447 10 42 telefonoan edota berbaizu@euskalnet.net helbidean.