Igandean Arriagan Oskorrik bere azken akordeak joko ditu 45 urte pasa ondoren. Berbaizuk omenaldi txiki hau egin nahi dio geure kulturan ikur den taldeari eta gustuko ditugun 5 kantak aukeratu ditugu, baina beste 5 ere aukera genezake, hain baita oparoa Oskorrik utziko digun ondarea.
Zinez eta bihotz-bihotzez: eskerrik asko!
Ostatuko neskatxaren koplak (1986, In Fraganti/ letra: Joxe Auxtin Arrieta):
Guretzat (1976, Gabriel Arestiren oroimenez /letra: Gabriel Aresti):
Furra-furra: (1980, Plazarik plaza/ letra: Xabier Amuriza)
Kattalin (1984, Hau hermosurie/ letra: Jon Mirande):
Euskal Herrian euskaraz: (1980, Plazarik plaza /letra: Xabier Amuriza)
Euskara elkarte bat gara, nola ez genuen kanta hau aukeratuko?