https://www.flickr.com/photos/44134674@N07/15316047851/
Iaz, Berbaizuko bazkide batek horrela eskatuta eta bultzatuta, Erromeria taldea sortu genuen lehenengoz. 8 lagun elkartu ziren ostiralero Bidarte auzoetxean Imanol Etxebarria irakaslearekin batera eta jauzien pausuak, arin-arin eta jota landu zituzten. Balorazio ezin hobea egin zuten ikasturte bukaeran eta aurten ere datzatzeko prest daude.
Urriaren lehenengo ostiralean hasi eta ikasturte osoko egitasmoa da, 19:30-21:00ak bitartean. Ateak zabal zabalik dituzte haiekin dantza egin nahi duenarentzat! Izena emateko deitu bulegora ( 94 447 10 42 ) ala idatzi (berbaizu@euskalnet.net)