Berbaizu Euskara Elkarteak antolatutako zozketak saridunak ditu. Sarasola Isazelaia sendia eta Eider Egurbide izan dira zortedunak, oraingo honetan, aprobetxa dezazuela! Deustutik, Nafarroako euskalgintzaren egoeran lagundu nahian bultzatutako ekimen honek, beraz, bukaera eduki du zozketaren saridunekin. Herriak egiten du herria leloa izango du Errigorak 2021eko Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainak. Urriaren 23tik azaroaren 11ra luzatu den auzolan-ariketa erraldoi honetan Nafarroa hegoalde eta erdialdeko —alegia, Agerreko— produktuz osatutako 3 saski eskaini dira eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio. Berbaizuk, Deustun banaketa lanak errezteko konpromisua hartu du, eta beste urte batez, Berbaizuko lokalean jaso ahal izango dira Deustuarrek eskatutako saskiak!
