– Besarkatu, semea.
– Zer gertatzen da ama?
– Ez da ezer gertatzen, maitia.
– Bakarrik nahi ditut zure bihotzeko taupadak.
Gauza bat esango dizut; orain ez duzu ulertuko…Baina handiagoa izaten zarenean, ulertuko duzu.
– Esan, amatxu…
– Nahi dut zuk jakitea ni beti egongo naizela hemen. Beti bueltatu ahal zarela nire besoetara; beldur zarenean, maite zaitudan guztia esatea behar duzunean…Hemen egongo naiz.
Ni joaten naizenean…Itxi begiak…pentsatu nigan…Nonahi…Hemen egongo naiz zurekin…
Beti.
Aritz Albarran Molina. Arangoiti Ikastetxea. 6.maila.*
*LH5-6ko irabazlea, zorionak!!!!