Berbaizu Euskara Elkartea Deustualdeko euskara elkartea da.
2000. urtean jaio ginen eta gure hizkuntzaren biziberritze prozesua dinamizatzen dugu, sareak eratuz eta proiektuak bultzatuz. Euskararen normalizazioan erreferente izan nahi dugu berton eta euskaraz bizitzeko aukera izan dezagun, euskaldunak aktibatu eta trinkotu, hiztun berriak erakarri eta hizkuntza eskubideak aldarrikatu, exijitu eta borrokatuko ditugu. Gaur egun 260 bazkide gara eta euskararen erabilera sustatzea dugu eginkizun nagusia.
Horretarako hainbat ildo jorratzen ditugu:
Berbaizu Gazteak | Txantxiku Aisialdi Taldea, Deustualdeko Euskararen Unibertsoa eta Deustualdeko Ikastetxeak Arnasgune Bihurtzeko Bidean |
Txokoa | Elorri bertso-eskola, Irakurleen Txokoa, Kantagintza edota Berbalagun taldeak |
Komunikabideak | Prest! aldizkaria eta Uriola agerkaria |
Jai Konpartsa | |
Euskararen Mahaiak | |
Partaide garen horiek | Euskaraldia, Bilboko Euskalgintza, Euskaltzaleen Topagunea… |
Ramon y Cajal 42an dugu egoitza, Done Petri elizaren goiko kalean, Müller liburu denda zenaren ondoan. Bertan dago, hain zuzen, gure proiektu izarretako bat, Müllerenea, euskaraz bizitzeko dugun erabilera anitzeko espazioa, euskaldun guztion topagunea izatea helburuz, hain zuzen. Sarean ere aurkituko gaituzu, bai webgune honetan, bai sare-sozialetan.
Berbaizu Euskara Elkartea
Ramon y Cajal, 42
48014 Deustu
Tel. 94-4471042
E-posta berbaizu@euskalnet.net