Fredy Paiaren folk-rock Gibelurdinek taldeak emango dio hasiera euskarazko kontzertuen jaialdiari Deustualdean. Hitzordua, ostegun arratsaldean, Ramon y Cajal kalean.
Ekainaren 12an 19:30ean, Josu Bergara kantautoreak bere musika ekarriko du Deustuko Udaltegira. Egun berean, 20:15ean, San Inazio Abesbatzak Deustoarrak Abesbatzarekin batera abestuko du Salesianos elizan.
Ekainaren 19an 19:30ean Euskaljazz Konnection taldeak joko du Deustuibarran dagoen La Haceria aretoan. Amaitzeko, ekainaren 26an Borja Estakona abeslari eta gitarjolea izango dugu San Inazioko Euskararen Etxean.
Aupa Berbaizuko lagunok!
Ekainaren 12an ikusiko gara Deustuko udaltegian.
Josu
http://www.josubergara.net