Aurtengo Errekaurti Saria San Pedro plazan, Hizkuntza Eskola ondoan dagoen Deustuko Liburudendak jaso du. Agueda Gago-Arrastiak jaso zuen oparia. Aurtengo oroigarria Arangoitiko Catalina Maria artistak egindako zeramika izan da.
Errekaurti saria Berbaizu euskara elkarteak urtero urtero Deustualdean euskara erabiltzen duten komertzioei ematen dien saria da. Deustuko Liburudendak baino lehenago Bordatxo Jatetxeak, Rementeria okindegiak edota Sabin Bitxidendak jaso izan dute.
Errekaurtiren sari-emaleari ere Zoriyonak!!!! Aupa Natalia!!!!