Deustuko jaiak amaitu dira (ooooooooh!!!!). Laister 2016ko jaiak prestatzen hasiko gara baina orain ajeaz disfruta dezagun aurtengo argazkiei begira. Egia da euria egin duela baina zer lirateke Deustuko jaiak euririk gabe? Faltan botako genukeela lepoa jokatuko nuke. Halakoak gara.
Bide batez zira, aterkia eta katiuskak bidelagun izan ditugu jaietan. Garagardoa eta kalimotxoa ere bai. Jai Batzordeak antolatu dituen jarduera guztietan parte hartu dugu Berbaizukideok eta azpimarratu beharra dago Tomate lehiaketan 3. postua lortu genuela (bejondeigula!!!!). Podium goxoa. Zoritxarrez play-back lehiaketan azken postuan geratu ginen. Funtsezkoa parte hartzea da, ezta? EZTA???? (hauxe guztia Kantu Jira ahaztu gabe)
Bueno eta Lau Katu taldea Mullerenean aritu zen eguraldiak su-etena iragarri zuen egunean, martxoaren 18ean alegia, eta Berbodromoa antolatu genuen txosnagunean, non Andoni Egañak eta Alaia Martínek parte hartu baitzuten martxoaren 19ean.
Eta orain zer? Ba orain Korrika, Bidaia Kontaketa Zikloa, Ibarrekolandako jaiak, Txalaparta tailerra, Errege Kopako finala (eta Gabarra!), San Juan Gaua, sukaldaritza tailerra, Bilboko Aste Nagusia eta “abar” luze bat ondo pasatzeko, euskaraz bizitzeko eta penak alboratzeko.
Topa daigun geure alde! Shot!
PD: Albuma ikusteko sakatu hemen. Argazki gehiago baduzu, bidali!!!!