Category Archives: Euskal Herria
Abenduaren 3a Euskararen Eguna Done Petrin!
KAIXO♂,_________!
Abenduaren 3an 20:00etan Euskararen Eguna ospatuko dugu Done Petrin*! Berbaizun kioskoa eragile eta norbanakoen artean kolorez betetzea nahi dugu eta zutabeak gurekin jostera gonbidatu nahi zaitugu.
Ariketa erraza izango da 40x40cm-ko artile edo gantxillo zatia josi, nahi duzuen kolorean, nahi duzuen diseinuarekin, nahi duzuen sinboloarekin eta Berbaizura ekarri azaroaren 28a baino lehen. Artilea erosteko Lanas Etxabe (Heliodoro de la torre 4) dendatik pasatu, hartu eta ordainketa gure esku!
Abenduaren 3an denak elkartuko ditugu plazan 20:00etatik aurrera! Orduan ere Euskaradia 2020 aurkeztuko dizuegu eta zutabeak konpromisoz beteko ditugu!
Abenduaren 3an (H)Ari(a) gara!
Euskaraldia 2020 jomugan!
Azken eguna Errigorako saskia eskatzeko!
Azken eguna da Errigorako saskia eskatzeko! Oraingoan hiru saski daude aukeran: zuria, beltza edota berdea. Aurten ere zure eskaera egin dezakezu Bebraizun azaroaren 20ra arte!
Eskatu zurea/k eta eman bultzada Nafarroa Hegoaldeko euskalgintzari, elikagaiei eta auzolanari. #euskararipuzka
Informazio gehiago: http://errigora.eus
Azken egunak Errigorako saskiak eskatzeko!
Azken egunak Errigorako saskiak eskatzeko! Oraingoan hiru saski daude aukeran: zuria, beltza edota berdea. Aurten ere zure eskaera egin dezakezu Bebraizun azaroaren 20ra arte!
Eskatu zurea/k eta eman bultzada Nafarroa Hegoaldeko euskalgintzari, elikagaiei eta auzolanari. #euskararipuzka
Informazio gehiago: http://errigora.eus
Eskatu Errigorako saskia eta Erriberako euskalgintzari lagundu!
Martxan da Errigora! Oraingoan hiru saski daude aukeran: zuria, beltza edota berdea. Aurten ere zure eskaera egin dezakezu Bebraizun azaroaren 20ra arte!
Eskatu zurea/k eta eman bultzada Nafarroa Hegoaldeko euskalgintzari, elikagaiei eta auzolanari. #euskararipuzka
Informazio gehiago: http://errigora.eus
Gaur hasi da Errigora kanpaina!
Martxan da Errigora! Oraingoan hiru saski daude aukeran: zuria, beltza edota berdea. Aurten ere zure eskaera egin dezakezu Bebraizun azaroaren 20ra arte!
Eskatu zurea/k eta eman bultzada Nafarroa Hegoaldeko euskalgintzari, elikagaiei eta auzolanari. #euskararipuzka
Informazio gehiago: http://errigora.eus
PRENTSA-OHARRA: Berbaizu logo berri bila dabil
Deustualdeko euskara elkarteak logo berria aukeratzeko lehiaketa martxan jarri du. Lanak azaroaren 22ra arte aurkeztu daitezke eta 100€ko saria dago jokoan. Oinarriak webgunean eskegi dituzte.
DEUSTUN, URRIAREN 29an. Deustualdeko Berbaizu Euskara Elkarteak logoa aukeratzeko lehiaketa martxan jarri du. Lan irabazlea elkartearen ekintza guztietan iragarriko da gero eta diseinatzaileak 100€ko saria jasoko du. Lehiaketan edonork parte har dezake. Lanak paperean eta euskarri informatikoan aurkeztuko dira. Edozein teknika onartuko da, baldintza bakar batekin: inprimategian bikoizteko balio izan behar du. Lan grafikoa hainbat tamainatan, zuri-beltzean eta koloretan aurkeztu beharko da. Oinarriak berbaizu.eus/logo-lehiaketa atarian irakurgai daude.
Lanak azaroaren 22ra arte aurkeztu daitezke. Bi eratara egiteko aukera dago: Berbaizuko lokalera eroatea edo postaz bidaltzea. Aurkezpenari dagokionez, behar bezala babestuta egon behar dira, lanari kalterik ez eragiteko. Azalean bi gauza agertu behar dira: aurreko aldean lehiaketaren izena, Berbaizu Euskara Elkartearen logotipo lehiaketa, eta atzealdean izenorde bat. Egilearen datuak, berriz, aparteko gutun-azal itxi batean jasoko dira eta lanarekin batera aurkeztu. Gutun-azal horren aurreko aldean egilearen izenordea adieraziko da. Epaimahaia hiru berbaizukideek osatuko dute eta astebete izango dute, askoz jota, irabazlea erabakitzeko.
Hamarkada berriari begira
Berbaizu Euskara Elkarteak hamarkada berrian jarria du fokua eta irudia gaurkotzeak lotura zuzena du. Neguan abiatu zuten gogoeta prozesua eta irailaren 28an Berbaizu 2020-2030 hamarkada berriari begira jardunaldia antolatu zuten, datozen urteetako ildoak erabakitzeko asmoz. Lagun andana batu ziren Bidarte Udaltegian eta, bildutako ideia meta dela-eta, hitzordu berria iragarriko dute laster. Aipatutakoen artean, itxura eguneratzea zen premietako bat eta horren ondorioa da martxan jarri dugun logo lehiaketa.
Kantugintza taldea Urduñan!
Txantxiak Lesakan
Lesakan igaro genituen txantxikuak udaberriko azken opor-egunak. Labur egin arren, guztira lau egun eman ditugu bertan.
Astearte goizean Deustutik atera, eta Bortzirietara abiatu ginen herri berri bat ezagutzeko gogo handiz, eta ostiral eguerdian, berriz, gure Deustu maitatura bueltatu ginen.
Elkarrekin igaro ditugun egun hauetan, beti bezala, denetarik egin dugu. Gure etxe alboan zegoen ikastola handi bateko patioan hainbat jolas egin genituen astearte zein ostegunean eta herriko umeekin batera jolasteko aukera ere izan genuen tarte txiki batean!
Asteazkenean Lesaka alboan dagoen Bera herria bisitatzera joan ginen. Bertako frontoia eta eskola bisitatu ondoren, herriaren inguruko beste hainbat gauza ezagutzeko jolas bat egin genuen Bera osoan zehar, “herria ezagutu” deitzen dioguna.
Ez genuen Lesaka agurtu nahi izan zerbait berezia egin gabe, beraz, ostegun goizean Txantxikuko txikienekin papera egiten ibili ostean, eta nagusiekin komunikazioaren inguruan hausnartu ostean, gauean KORRIKA egin genuen Lesakatik zehar! Denok elkarrekin, gure musika zein oihuekin, eta lekukoa partekatzen genuen bitartean euskaraz busti genituen herriko kale guztiak. Oso ondo pasatu genuen!
Ostiral goizean dena jasota utzi eta Deustura buelta egin genuen autobusean, hurrengo ekintza zein udalekuak noiz heltzeko zain!
Oh: argazki guztiak ikusteko sakatu hemen.
Atzo egun ederra izan zen!
Atzo Korrikak Bilbo eta Deustualdeko kaleak zeharkatu zituen, Txorierrira joan aurretik. Berbaizu Euskara Elkarteak hiru kilometroetan parte hartu zuen eta, benetan be, ederra izan zen!
Hona argazki batzuk (sakatu denak ikusi ahal izateko):
Bestalde, Jon Intxaurraga berbaizukidea Berria TBn elkarrizketatu dute. Euskararen ikusgarritasunaz, ingelesaren eraginaz eta Korrikaz jardun du.