Lan eskaintza: Bilboko Euskaraldiak dinamizatzailea behar du

Euskaraldiaren dinamizatzailea Bilbon

Bilboko Euskaraldia

Bilbon Euskaraldia dinamizatzeko lan jardun osoko lanpostua eskaintzen da, abenduaren 31rarteko iraupena izango duena. Bilbon Euskaraldia ekimenaren eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu, besteak beste:

  • Bilboko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.

  • Euskaraldiko Batzordea koordinatu, ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.

  • Bilboko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.

  • Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.

  • Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.

  • Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.

  • Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu auzo, entitate eta hiriko euskaltzaleekin.

  • Ekimenaren aurrekontua kudeatu.

  • Dinamizazioa: Antolatzaileen eta boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita auzo eta eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.

Curriculumak martxoaren 8aren aurretik aurkeztu behar dira eta honako baldintzak betetzea eskatuko zaie hautagaiei:

  • Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
  • Bilbo eta bertako gizarte dinamikak ezagutzea.
  • Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
  • Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
  • Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
  • Kudeaketarako gaitasuna izatea.
  • Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da.
  • Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.
  • Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.

Interesa baduzu, bidali zure curriculuma bilbo@euskaraldia.eus helbidera, mezuko gaian “Euskaraldiaren dinamizatzailea Bilbon” jarrita.

Share

Larunbatean Euskaitz Eguna Otxarkoagan!

Larunbat honetan Euskaitz Eguna ospatuko dute Otxarkoagan. Egitarau oparoa prestatu dute:
 
13:00etan: bertso poteoa Uxue Alberdi eta Alaia Martinekin
 
15:00etan: Herri-bazkaria (izena Mahatserriko Euskal Kultur Elkartean eman)
 
17:00etan: Aslaren kontzertu partehartzailea Ugarte plazan!

Euskaitz Eguna

#OtxarkoaganEuskaraz
Share

Gaur 19:00etan Bilboko Euskalgintzako bilera Kafe Antzokian

Euskaraldiko olatua igarota, otsailean BilboRocken egindako topaketetan hainbat erronka jarri genizkion gure buruari. Apirilean Euskalgintzako eragileok elkarrekin ekin genion Korrikari eta Bilboko Euskalgintza bultzatzen jarraitzeko asmoa dugu hemendik aurrera ere!
Hurrengo hilabeteotan ditugun erronketan parte hartzeko prest gaude!
Koordinazioa, auzoetako jaiak, Aste Nagusia, hurrengo ikasturte hasiera, elkarlanerako apustua…hainbat gai ditugu elkarrekin aurrera egiteko.
Bazatoz gurekin?
EGUNA: Maiatzak 15
ORDUA: 19:00
LEKUA: Kafe Antzokia
#BilbonEuskarazBizi
@bilboeuskaraz

M15 kartela

*Zuen parte hartzea baieztatzea eskertuko genizueke. Eskerrik asko!
Share

Asteazkenean 19:00etan Bilboko Euskalgintzako bilera Kafe Antzokian

Euskaraldiko olatua igarota, otsailean BilboRocken egindako topaketetan hainbat erronka jarri genizkion gure buruari. Apirilean Euskalgintzako eragileok elkarrekin ekin genion Korrikari eta Bilboko Euskalgintza bultzatzen jarraitzeko asmoa dugu hemendik aurrera ere!
Hurrengo hilabeteotan ditugun erronketan parte hartzeko prest gaude!
Koordinazioa, auzoetako jaiak, Aste Nagusia, hurrengo ikasturte hasiera, elkarlanerako apustua…hainbat gai ditugu elkarrekin aurrera egiteko.
Bazatoz gurekin?
EGUNA: Maiatzak 15
ORDUA: 19:00
LEKUA: Kafe Antzokia
#BilbonEuskarazBizi
@bilboeuskaraz

M15 kartela

*Zuen parte hartzea baieztatzea eskertuko genizueke. Eskerrik asko!
Share

M15ean 19:00etan Bilboko Euskalgintzako bilera Kafe Antzokian

Atzo egun ederra izan zen!

Atzo Korrikak Bilbo eta Deustualdeko kaleak zeharkatu zituen, Txorierrira joan aurretik. Berbaizu Euskara Elkarteak hiru kilometroetan parte hartu zuen eta, benetan be, ederra izan zen!

Hona argazki batzuk (sakatu denak ikusi ahal izateko):

21. Korrika: Gares- Gasteiz

Bestalde, Jon Intxaurraga berbaizukidea Berria TBn elkarrizketatu dute. Euskararen ikusgarritasunaz, ingelesaren eraginaz eta Korrikaz jardun du.

Share

Gaur Korrika badator! Egin klika gurekin!

Gaur Korrika Bilboko kaleetara helduko da eta Berbaizuk bi hitzordurekin bat egin du:

14:52an* La Granja zenaren ondoan: Bilboko Euskalgintzaren kilometroan egongo gara (lekukoa Arkaitz Zarragak eramango du)

15:55ean* Done Petrin: Jai Batzordearen kilometroan parte-hartuko dugu (lekukoa Prest!ek, Gazte Alaik eta Parek eramango dute)

16:11an* Orixe kaleko biribilgunean: Deustualdeko Korrika Batzordearen kilometroan parte-hartuko dugu (eta zorte apur bat egonez gero, guk ere eramango dugu lekukoa!)

KorrikaDeustun

20:00etan Bidarte Udaltegian: Vertsus bertso-dinamikaren aurkezpena

Erdu gurekin euskararen aldera korrika egitera! Egin dezagun Klika!

* Komeni da ordua baino 15-20 minutu lehenago egotea

Share

Korrika hitzorduak: bihar eta igandean

Bihar:

14:52an* La Granja zenaren ondoan Bilboko Euskalgintzaren kilometroan izango gara (lekukoa Arkaitz Zarragak eramango du)

15:55ean* Done Petrin: Jai Batzordearen kilometroan (lekukoa Prest!ek, Gazte Alaik eta Parek eramango dute)

20:00etan Bidarte Udaltegian: Vertsus bertso-dinamikaren aurkezpena

Igandean:

09:30ean Gasteizerako autobusa (informazio gehiago kartelean):

KorrikaBusa

Erdu gurekin euskararen aldera korrika egitera! Egin dezagun Klika!

* Komeni da ordua baino 15-20 minutu lehenago egotea

Share