Bihar bertso-jaialdia eta mikroipuin sari banaketa kontserbatorioan

Bertso saioa 2014 PRI

Ikasturtearen azken txanpan gaude eta urtero lez badator Euskararen Unibertsoak antolatu duen Bertso-Jaialdia. Bertan, Deustualdeko 8 ikastetxetako ikasleek (San Inazio eskola, San Inazio BHI, Deustuko eskola, Deustuko Ikastola, Arangoitiko eskola, Ibarrekolanda BHI, Botikazar BHI eta Intxixu Ikastola) parte hartuko dute. Txikienek, LH5-LH6koek, klasean landutako bertsoak abestuko dituzte eta gainera mikroipuin lehiaketako sari banaketa ere egingo da. Lau saridun eta lau aipamen berezi izan dira aurten eta idazle gazte saridunek beraien ipuinak irakurriko dituzte oholtza gainean. Guzti hau trikitrilari eta panderojole gazteek girotutako eta Iñaki Iturriotzek aurkeztutako saioan. 10:30eatatik aurrera Ibarrekolandako Kontserbatorioan izango gaituzue!

Share

One thought on “Bihar bertso-jaialdia eta mikroipuin sari banaketa kontserbatorioan

  1. Pingback: Bertso topaketa Kontserbatorioan | elorri bertso-eskola

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude