Bihar 19’30ean Iñigo Callejak Bulgariako bitxikeriak ekarriko dizkigu Müllereneara. Ibarrekolandako gaztea Sofian lanean ibili da oraintsu arte, zinema estudio batean hain zuzen ere, eta Bulgariako kapitalaren bizimodua eta herrian zehar egin dituen bidaiak berbagai izango ditu.
Maleta hartu eta erdu gurekin, 2017ko azken bidaia da-eta!