Otsailaren 22an, ostirala, 21:30ean, bertso-afaria antolatu dugu Elorri bertso eskolak, AEK-Matxintxuk eta Berbaizuk elkarlanean.
Bertsolariak Elorri elkarteko irakasleak izango dira: Etxahun Lekue, Ander Elortegi eta Amaia Iturriotz.
Afaria San Pedro elizaren atzekaldean dagoen Bordatxo jatetxean izango da.
Txartelak 25 euroren truke salduko dira Berbaizuren lokalean (Ramon y Cajal,42) eta euskaltegiaren bulegoan ( Ramon y Cajal, 8)
Eman euskara
elkarri !