Deustuko karamelo saltzaile zeanuriarrak (Donepetri plazako dendatxokoa ote zen?) oparitu zion Obabakoak izena Bernardo Atxagari. Horrela jakin dugu asteon idazleak esanda:
“Bilbon bizi nintzen, hemengo apopilo-etxe batean, eta etxe horretako ugazaba-andrea Zeanurikoa zen, eta gainera zen Deustuko karamelu saltzailea. Ni bere
etxean egoten nintzen apopilo, esan dudan bezala, eta halako batean magnetofoi bat erosi nuen eta, probatzearren edo, esan nion andre horri, alegia, zerbait kanta zezala. Nik espero nuen berak halako kanta arrunten bat edo ezagunen bat kantatuko zidala; eta hor non andre hori hasi zen Obabatxue, Obabatxue sehaska-kanta kantatzen.”
Arratitik Deustura, Deustutik Asteasura eta Asteasutik mundura.