Berbalaguna

NORENTZAT DA BERBALAGUNA?

Euskaraz hitz egiteko proiektua da. Normalean astean behin batzen gara eta taldean bidelagun bat egoten da, euskara ondo menperatzen duena, zalantzak argitzen laguntzen diguna.

NORENTZAT DA BERBALAGUNA?
Euskara erabili nahi duen ororentzat, izan euskara ikaslea, izan etxetik euskalduna, kontua baita ekitea; egitea, euskaraz bizitzea:

  • Euskara apur bat herdoilduta badaukazu, ba eman izena Berbalagunean.
  • Euskaraz egitea lotsa eragiten badizu, ba eman izena Berbalagunean.
  • Euskaraz erraztasuna falta bazaizu, ba eman izena Berbalagunean.
  • Euskaraz norekin egin ez badakizu, ba eman izena Berbalagunean.
  • Ikasten ari direnei lagundu nahi badiezu, ba eman izena Berbalagunean.

Berba batean, zeren zain zaude izena emateko?

IZENA EMATEKO

Izena eman lotura honetan (IZENA EMAN). Oharretan adierazi Deustun nahi duzula Berbalagun taldea. Argibide gehiago behar badituzu telefono hauetara deitu: 94-4471042 / 607530132

BLOGA

Bilboko Berbalagunok badugu elkarren berri izateko blog propioa:
http://berbalaguna.blogspot.com