25 urteurrena martxan da eta hainbat jarduera lotu ditugu. Hemen duzue egutegia, zuen egutegiarekin sinkroniza dezazuen:
Azaroan:
– Azaroaren 11an 19:00etan (Mullerenean): Eneko Bidegainek Gerla Handiak Iparraldean izan zuen eraginaz berba egingo du Iparralde Zikloaren barruan.
– Azaroaren 18an 19:00etan (Mullerenean): Iparraldeko dinamika berriak mahaingurua antolatuko dugu Iparralde Zikloaren barruan eta Bidasoaren bestaldeko lagunak gonbidatuko ditugu: Antton Curucharryk HELEPren gainean berba egingo digu eta Ihintza Ostolazak Etxepare lizeoak duen proiektu berriez eta ikastolen egoeraz. Mahaia berean, Etxauzia elkarteko eta Euskal Herria Zuzenean elkarteko kideek euren proiektuak aurkeztuko dizkigute.
Abenduan:
– Abenduaren 2an 20:00etan (Mullerenean): Mikel Karton, Pelax eta Physis Versus Nomosen kontzertua.
– Abenduaren 3an, ordua zehazteke (ZAWP): Iparralde gaualdia Begiz Begi eta Pakoren kontzertuekin eta bertoko garagardoarekin. Iparralde Zikloa bukatuko dugu.
– Abenduaren 15an 19:00etan (Mullerenean): Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel Feminismoa eta euskalgintza, bidaide berbaldia.
Bitartean, Berbalagunak eta Kantugintza txokoetan parte hartu ahal duzu eta Txantxikuek Deustualdeko umeak jokoen bidez euskalduntzen jarraituko dute.