Berehala pasa da hilabete eta erdiko oporraldia eta topera gozatu ostean hemen gara berriz ere hainbat egitasmorekin eta gogotsu. Gure bulegoko eta Mullerreneako pertsianak igota dauzkagu zuen ekarpen eta proposamenen zain. Betiko moduan telefonoz edota intereneten bitartez ere jarri zaitezke gurekin harremanetan (94 447 10 42 edota berbaizu@euskalnet.net)
Irailaren 20 eta 21 ean Zigor Argotia berbaizukide eta lagunaren omenez umeen futbol txapelketa bat antolatuko dugu Etxezuri futbol zelaian. Irailaren bukaeran Parerekin elkarlanean, Deustuko gazte talde feministarekin batera, euskararen eta feminismoaren inguruko jardunaldiak prestatzen ari gara…udazken mugitua dugu aurretik; ikastaroak, hitzaldiak, euskararen unibertsoa ikastetxeetan… eta urtero-urtero egiten dugun elkartearen mintegia. Mintegiaren helburua elkartearen egoeraren inguruko hausnarketa egitea da eta hasi berri dugun ikasturtean burutuko ditugunak finkatzen saiatzea…baina hori guztiaren xehetasunak orandik ez!
Momentuz, zuek guztiok berriz agurtu, eta hemendik pasatzera gonbidatu! Berbaizuren ateak zabal zabalik dauzkagu….