Berbaizukideok EHZ festibalean disfrutatzen!

Asteburu hontan Berbaizukide talde bat Euskal Herria Zuzenean Festibalean egon ginen. Hiru egon eman genituen Lekornen, paraje paregabean, oso jende gutxik esan dezake festibal batean egon dela gaztelu batean.

Berbaizukideok EHZan

Euskal Herria Zuzenean festibala berezia ere bada. Bizi! taldeak bultzatua, sponsorrik gabeko festibala da, bakanetakoa Europan. Egunean zehar tailerrak daude eta txosnetan bertoko produktuak saltzen dituzte. Bideo hontan hobeto azaltzen dute:

Hiru egunotan hainbat kontzertu on ikusi eta pasadizo bitxi bizi izan genituen eta, laburbiltzearren, ederto pasa genuen. Ziur gaude datorren urtean bueltatuko garela. Iparralde eta Euskal Herria euskaraz ezagutzeko beste era bat da. Berbaizu EHZan

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude