Berbaizuk dinamizatzailea behar du!

Eskaintzaren deskribapena: Berbaizu Euskara Elkarteak gazte bat kontratatu nahi du Deustualdeko Ikastetxeak Arnasgune Bihurtzeko Bidean proiektua bideratzeko. Jardunaldi- partzialeko lanaldia izango luke, apirilaren 10etik ekainaren 10era eta irailaren 15etik abenduaren 15era hiru ordu egunean, eta Zuzendaritza Batzordearekin elkarlanean gauzatuko litzateke.

Hauek dira aurreikusten diren funtzioak:

– Deustualdeko Ikastetxeetan proiektua aurkeztu eta zentroen lanketa egitea

– 2018/2019ko plangintza prestatu eta irailetik aurrera gauzatzea

– Ikastetxeetako euskara batzordeak sortu eta dinamizatzea

– Euskaraldia 16-18 urteko ikasleen artean zabaltzea

Baldintzak:

– Euskara maila ona izatea, ahoz zein idatziz

– Hezkuntza mundua ezagutzea

– Euskalgintza ezagutzea

– Nerabe eta gazteekin esperientzia

– Jendaurrean eta jendearen harremanetarako gaitasuna

– Talde- dinamizazio eta antolaketarako gaitasuna

– Zenbait bilera goizez edo eguerdiz izango diren arren langileak malgutasuna izango du bere ordutegia finkatzeko.

Baloratuko da:

– Berbaizuko bazkidea izatea

– Deustualdea ezagutzea

– Aisialdi taldeetan eskarmentua izatea

Laburpena:

Lekua: Deustua

Enpresa: Berbaizu Euskara Elkartea

Lan mota: 3 ordu egunean apiriletik ekainera eta irailaren 15etik abenduaren 15era arte

Soldata: 492€/ hilean (garbi)

Interesa izanez gero, bidali zure kurrikuluma berbaizu@euskalnet.net helbidera!

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude