Euskal Herriko Euskara Elkarteak bitzen dituen Euskaltzaleon Topaguneak bere urteko batzarra egin du apirilaren 22an Durangon.
17 elkarte ezberdinetako 33 lagun elkartu dira, besteak beste Berbaizu Euskara Elkartea, eta 2015eko Jarduera Txostena nahiz Balantzea eta Emaitza kontua onartzeaz gain 2016 urteko jarduera eta aurrekontua ezagutu eta onartzeko aukera izan dute.
Topaguneak 2016-2019 epealdirako plangitza estrategikoa aurkeztu du, jorratuko diren proiektu nagusiak azalduz. Elena Lakak presidente jarraituko du eta Jasone Mendizabalek zuzendari.
Bazkideei dagokienez, batzar orokor honetan bazkide berria onartu da, Gasteizko Lazarraga Elkartea bertoko Kafe Antzokia bultzatzeko sortutako elkartea.
Bazkide berri honekin, 86 elkartek osatzen dute Euskaltzaleon Topagunea.