Jaun-andreok, ume. zahar eta gazte, Berbaizu bueltan da berriro! Neure ordutegiak betikoak izango dira: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00ak arte eta 15’30etik 17:30ak arte (ostiral arratsaldeak salbu). Pilak kargatuta etorri gara eta aurki jakinaraziko dizuegu ze prestatuko dugun ikasturte berrirako. Besteak beste, urriak 7 Mikel Ayllon idazlea geurekin izango dugu eta bere Ez egin tiro anbulantziari liburua aurkeztuko digu. Beti lez, berbalgun egitasmoa, erromeria taldea eta dantza taldea antolatuko ditugu urritik aurrera. Iraila aprobetxatu pilak kargatzeko ze urri potentea dugu aurretik!!!!!