Basoan barrena (Estitxu Trabudua- Deustuko Ikastola)

*DBH3-4ko ipuin garailea

Basoan barrena murgilduta nengoen, lainoz inguratuta, gaua bazetorren, ilargia agertzen nabari zen eta. Hankak dardarka nituen, ez bakarrik hotzagatik, nekeagatik ere izango zela uste dut.
Zuhaitz baten enborraren ondoan eseri nintzen. Begiak ixten hasi nintzen, eta loak hartzeko nengoela, orduan entzun nituen otsoen uluak. Geroxeago, ikusi nuen: otso handi bat zen, letaginak erakusten zituen otso beldurgarria. Poliki-poliki altxatu nintzen, korrika hastea erabaki nuen, baina otsoa ni baino arinago zetorren. Abiadura arintzen hasi nintzen eta nire hankek ezin izan zutenez gehiago, lurrera erori nintzen.
Otsoa hurbildu zitzaidan. Nire bizitzako azken momentua izango zela atsekabetu nuen. Segundo bat geroxeago, haren haginak nire lepoan nabaritu nituen. Letagin zorrotzak zituen baina ez nuen minik nabaritzen. Segidan, dena beltz ikusi nuen, eta norbait deitzen ari zitzaidala entzun nuen. Amaren ahotsa zen.
Orduantxe esnatu nintzen, izerditan nengoen, ospitaleko gela bat zen. Lepoa ukitu nuen, ez nuen haginkadarik. Amaren begiradan, kezka sumatu nuen, eskua burura eramatean, ez nuen ilerik. Halaxe konturatu nintzen, ametsa baino ez zela izan. Ez neukan otsorik nire ondoan baina bai gaixotasun handia. Begiak itxi nituen, hori ere amesgaiztoa izango zelakoan.

Estitxu Trabudua
Deustuko Ikastola

Estitxu Trabudua- Deustuko Ikastola

Partekatu

2 thoughts on “Basoan barrena (Estitxu Trabudua- Deustuko Ikastola)

  1. 
    من آسوده خاطری هستم که داخل کامل اینترنت مطلب ماننده بوسیله این نبا وجود ندارد برای این
    که مطلب طولانی و تام ی پیرامون این مبحث است

    Feel free to visit my site: خرید پایه آیفون

Leave a Reply to Cigarette Depot & Vape Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *