Mila mila esker ostegun euritsu hartan tutuak txosnaz txosna sartzera etorri zineten Peio eta Aitziberri. Eskerrik asko ostiralean pazientzia handiz eguna txosnan eman zenuten Paulo eta Maialeni, baita txosnero gazteei kañak zerbitzatzen irakatsi zenieten bi Amaiei ere. Mila mila esker Txantxikuri (Mikel Aiartza, Urko, Miren Luzuriaga, Hirune, Eneko Carrillo, Eneko Irastorza, Jonan, Argote, Izas, baita aurretik aipatu ditugun Amaia Aiartzaguena, Amaia Díez, Paulo eta Maialen ere) txosnaz hain ondo arduratzearren eta bereziki, Jonema eta Garaziri urte osoan zehar Jaiban ordezkari izatearren eta Laurari eginiko pankarta zoragarriagatik (artista!).
Eskerrik asko urtero txosna irekiera egiten duten Intxixuko amei, urtero txanda bat egiten duten Olaia eta Ikerneren koadrilakoei, Ttanttakako lagunei (irailean Uribarrin ikusiko dugu elkar!), Txantxikuko gurasoei (Imanol…) eta Isusko eta Aritzi. Eskerrik asko Berbaizuko guardia zaharrekoei (Nagore, Jon, Karlos, Pedro, Patri, Olatz, Karmele, Iñaki, Itzi, Galder…) eta guardia berrikoei (Gontzal, Peio eta Bego) larunbatean txanda gogorrei hain fin erantzutearren.
Eskertzekoa da Aitziber eta Andonik trafikoa mozteko jaitsieran egin zuten lana eta tripek eskertu zituzten Urko, Gontzal, Jon eta Pedrok eginiko tortilak, Ainhoa eta Txantxikuek eginiko paella bikainak, egositako pasta eta Nikok eta Argotek tomatearekin erakutsi zuten maisutasuna. Eskerrik asko gure paellara hurbildutako jatorri anitzetako eta euskararatzen ari diren Ekuador Etxeko lagunei. Eskerrik beroenak urtez urte jaietan Deustuko kaleak musikaz eta kantuz betetzen dituen Kantagintzako koadrila jendetsuari. Mila esker igandeko ajearekin txosna garbitzera joan zineteneoi eta larunbatean sorpresa eta guzti garbitzeari ekin zeniotenoi. Estimatzen da.
Eskerrik asko Patxadaz taldeari (Urko, Delba, Baroja, Andrea, Mikel, Eneko eta Asier) hain kontzertu ona eskaintzearren, Naroari mikrofonoak lortzearren, bertaratu zineten guztiei, Diegori arte-ekintzan gidari ibiltzearren eta geure txosnan zeozer hartu eta euskaraz eskatzen ahalegindu den euskaldunberri orori. Berbaizuko langilei lana erraztu diguzue eta estimatzekoa da.
Eskerrik asko guztioi, zuek barik jai hauek ez ziren borobil izango.
Berbaizuko langileak
Jon eta Nerea.