Badaukagu mozorroa!

Deustuko inauteriak hurbiltzear daudenez, aurtengo mozorroa erabakitzeko bildu ginen txantxikutarrak pasadan igandean. Hasiera eman genion arratsalde euritsuari “Gora Deustuko Inauteriak” oihuarekin. Ondoren, erabaki garrantzitsua zelakoan eta guztion iritzia entzun nahian, taldetxoetan banatu ginen eta proposamenak jaso ostean, oso “teatreroak” garenez, antzerkitxo baten bitartez besteen aurrean aurkeztu genuen, ea asmatzen zuten gure buru miresgarriek botatako ideia bikainak. Amaieran, entzuten ez zen musikarekin dantzatu eta aukeratu genuen mozorro ikusgarriena. Hala ere, esan beharra dago hizka-mizka egon zela bi proposamen artean, baina bat aukeratu eta bestea datorren urterako gordetzeko erabakia hartu genuen. Esango genizueke zein den aurtengo ideia, baina…txist! Sekretua da! Igandeko desfilean ikusiko gaituzue, aurten ERE irabaziko dugulako! Iku-iku…TXANTXIKU!

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude