3ra bilbotarron hizkuntza-ohiturak astindu eta euskaraz bizitzera eramango gaituen ‘jolasa’. Ordutik aurrera Bilbo euskaraz bizitzera, euskaldunekin euskaraz egitera eta ariketa gurekin egitera gonbidatzen zaitugu. Asko gara hizkuntza-ohiturak astindu eta euskara gehiagotan erabili nahi dugunok, eta azaroaren 23tik abenduren 3ra kalera aterako gara Bilbo uste baino askoz euskaldunagoa dela erakusteko, elkarrekin lotsak eta aurreiritziak astindu eta ohiturak aldatzea errazagoa delako.
Badakigu, Bilbon Euskararen erabileraren datuak ez direla onenak. Bilbotarron elkarrizketen % 3 soilik egiten dira euskaraz. Beldurrak, aurreiritziak, kezkak… hainbat dira arrazoiak, hala ere, bazenekien, Bilbotarron % 48’9k euskara ulertzen duela? Eta 0-35 urte bitarteko Bilbotarron % 70-80 Euskaraz ulertzeko gai direla?
Gure hirian euskaraz bizi ahal izateko urratsak ematea posible da. Horretarako tresna da Euskaraldia. Euskaraz hitz egin eta gurekin euskaraz hitz egin dezaketela adieraztekoa.
URRIAREN 7an, Bilbotarrok hasiera emango diogu Euskaraldiaren izen emateari. Gure auzokideak, lagunak, lankideak gonbidatuko ditugu, elkarrekin ariketa honetan parte har dezaten.
Batzuk ahobizi izango gara, besteok belarriprest.
Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egiten diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza euskaraz egiten diet.
Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.
Bilbotarron gainean, EUSKARA ARI DU.