Azken martxa hunkigarria

Akabuko martxea Gazte Lokalean

Oso bitxia da ume batek urteero bi eskoletan ikastea. Gaur ia ezinezkotzat joko genuke, baina transhumantzian ibiltzen ziren artzainen seme-alabeek halaxe egiten zuten: adibidez, Mikel Etxezarretak, Akabuko Martxeako protagonistak, Agurainen eta Plentzian ikasi zuen. Agurainen, Urbiatik hurbiltzen zegoen bordan bizi zelako eta Plentzian, abendutik maiatzera Barrikako baserri batean (Fano familiarena) egoten zelako. Berdin-berdin egiten du bizkaieraz zein gipuzkeraz.

Akabuko martxearen bidea bost egunetan egiten da oinez. Urbian hasi eta Algortan bukatu dute dokumentalean, Etxezarretarrak 1983era arte egin modura, eta bost eguneko martxan hainbat lagun topo egiten ditu bidean. Hunkigarria da, benetan, Mikelek Ciriaca Fano ikusten duenean, edota Algortako plazan gurasoei eskeintzen duenean Getxoko Udalak emandako oroigarriak. Izan ere, 1983ean eten zen milaka urteeko ohitura, zeinak Urbia inguruko artzainak eta familiak Bizkairantza mugiarazten zituen. Euskaraz, Euskal Herria agerian.

Sorpesa bat ekarri zigun Aitor Gisasolak Akabuko martxea eman aurretik: Dominica. Fredi Paiarekin batera egindako dokumental laburra, zortzi minutuko iraupenekoa, zeinak emakumeek artzaintzan egin duten lana ikusarazten baitu, Eli Arrilaga, Mikel Etxezarretaren emaztea, eta Dominicaren bizipenen bidez. Biak lanbidez artzain izanda ere, beste artzainek ez zituzten artzaintzat hartu alargundu arte. Izan ere, artzain izatea ez da batere samurra, oraindik eta gutxiago emakume izanik, eta bi dokumental zoragarriek lan honen ezaugarriak kontatzen dituzte.

Dominica eta Akabuko martxea salgai dituzue Berbaizun, 10€etan. Merezi du!

Hurrengo zita: martxoaren 1ean Nire Amaren Hiria dokumentalarekin! Oihana Bartra egilea dator!

 

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude