Badatoz txapak!
Azaroaren 19tik aurrera jasotzeko aukera egongo da hemen:
Deustun (Done Petri, Arangoiti, eta Erriberakoak):
Müllerenean: 09:00-14:00 eta 15:45/ 17:30
Herriko Taberna: 17:00-20:00
San Inazio (San Ignazio eta Ibarrekolandakoak):
Euskararen Etxea: 10:00-14:00 eta 15:00-17:00 (ostrailetan goizez bakarrik)
Azaroaren 23an
Gaur goizean erdi makal jaiki naiz ,eta erabaki dut mandatu batzuk egitera ateratzea eta geroatzo kantagintzakoekin egindako emanaldia eta argazkia erraldoia egin eta gero, hain nekatuta sentitzen nintzenez, etxean gelditzea goxo-goxo.
Beraz, goizean goiz irten naiz etxetik .Lehenengo eta behin etxe ondoko okindegira abiatu naiz. Ni ez naiz Deustun bizi eta auzoan-Abandon- ez da mogimendu handirik egon egun hauetan euskaraldia dela eta, eta horregatik, kuxkuxeatu nahi izan dut ea eukalardiaren presentzia nabaritzen zen.
Okindegian ,nire harridurarako, arduraduna eta lanean zihaduten bi laguntzaileek ahobizien txapa zeramaten. Nik ez nekien lanigleak euskaldunak zirela ,eta sorpresa ederra hartu dut.Geto albaiteroarengana eraman behar izan dut txakurra ,eta nire txapa ikusi dutenean dendan lan egiten duten bi albaitari gazteek irribarretsu euren txapa erakutsi didate,Bata ahobizia da eta bestea berriz nahiz eta hitz egiten jakin, belarriprestaren papera aukeratu du,ez baita ausartu ahobizia izaten. Guztiz harrituta eta pozik gelditu naiz, lehenago ez nekieelako denda horretan euskalduna zegoenik.
Geroxeago etxera abiatu naiz, baina hemendik aurrera badakit etxe ondolo bi denda horietan euskaraz lasai mintza naitekeela. Nire ustea hasiera ona izan da benetan, eta gustu onarekin bueltatu naiz etera