Aurreko igandean Montefuerte parkean izan ginen txantxikutarrok arratsalde-pasa

Alde zaharretik abiatu ginen, aldapa gora, errekak burutzen duen bideari jarraiki. Eguzkia ere bizkarrean eraman genuen, bidelagun. Iturrietan geldialditxoak egin, botilak urez bete, eguzkitako krema bota, eta aurrera berriro ere.

Aurreikusitakoa baino denbora gehiago behar izan genuen arren, onik iritsi ginen zelai berdera. Hankak berotzeko pare bat jolas egin eta ikurriñara abiatu ginen. Aldapan kokatuta dagoen baldosaz eginiko armarria erraldoian jolasteko aukera ere izan genuen.
A ze barre algarak txirristan gora eta behera !

Lau taldetan banatu eta errelebozko jolas bat egin ondoren, arratsaldeko 7ak ziren dagoeneko. Motxilatxoak lepoan hartu, eta aldapa behera abiatu ginen parkea hurrengo baterarte agurtuz.

Bilboaldeko inguruak ezagutzeko plan paregabea arratsalde hartakoa!

Txantxikutarrok Ilunbe parkean

Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude