Berbaizukidea den Galder Perezek idatzia eta zuzendua, atzo estreinatu zen Eidabe ekimen kulturalak eskeintzen duen azkenengo antzerki proposamena. Izar eta Zenaida izenburupean umeentzako antzezlan honek Kubako eta Euskal Herriko bi neskatilen istorioa kontatzen digu. Antzerkia eta ikusentzunezkoak uztartzen ditu eta erabat ikusgarria da emaitza.
Deustuko Erriberako P6a txiki geratu zen atzo eguerdian, ehun lagunetik gora bildu ziren eta ume, guraso zein antzerkizaleak orokorrean ederki pasa zuten bi ume hauen abenturekin. Zorionak!