Iparrorratzak heldu dira Mullerrera, zeren bila eramango gaituzte? Zein izango da gure azken abentura?
Behar izango duguna prestatu dugu, motxila batzuk, janaria, riñonera bat altxorraren kutxa irekiko duen giltzarekin, sarea, linterna, largabistak… GOMETXAFURGOA eta garrantzitsuena, aurrera egiteko beharrezkoa izango den ELKARLANA!
Martxan jartzeko unea iritsi denean, furgonetaren giltzak gurekin ez zeudela konturatu gara… zelan egingo dugu aurrera? “Egipton harriak mugitzeko egurrak erabiltzen zituzten!” Ideia ona! Gure gorputzak egurrak izango dira eta banan banan mugituko gaituzte.
Susto itzela hartu dugu, gure aztarnak jarraitzen ari zirela egunkarietan ikusi dugunean. Zer egin dezakegu? Egunkariak ezkutatu, astindu, apurtu, harrapatu, bota… “bola handi bat!” Apurka apurka gure gorputzak askatzen joan dira, egunkarien artean eroso sentitzen, aztoratzen. Azkeneko bola erraldoian energia guztiak utzi ditugun arte.
“Orain mapa hartzera heldu ahal gara, bolaren gainean jarri ahal gara!”. Mapa zatiak aurkitzen joan garen heinean, puzzlea osatzen joan gara…
Saioaren hasieran masajearen bidez egin dugun ukimen istorioan erabilitako oinatzetan oinarritu gara, bakoitzak bat asmatzeko eta buztinean islatzeko. Zer eta zertarako? “Hau erdi pertsona erdi animalia da”, “Nire zapataren aztarna egin dut, jendea despistatzeko” “hau animalia pisutsua da eta oin txikiak ditu”, “hau tranpa bat da txarrak harrapatzeko”.
Badator bor-bor, bor-bor…
PD: Tailerraren argazki guztiak ikusteko sakatu hemen