Lur bere botereak ezagutu ondoren inguruan duena ulertu eta berarekin harremanetan jartzeko prest dago.
Momentua heldu da! Magia ikuskizunaren unea!
Zer botere zituen Lurrek? “Ura, Sua, eta Haizearenak! “Goazen ba, hauekin jolastera. Suaren argiarekin, musika irudikatu dugu airean. “Mendia!” “Beitu, nik berdearena egin dut!” “Ala! kamerak zer dauka?” Haizea eta urarekin, musikaren mugimenduaren oinatzak gelditu dira lurrean. “Profesionalak bezala!” ”Beltzak pisua dauka” “Beltz gutxiagorekin grisa eta hegan egiten du”.
Oso berezia izan da Lurrek eskaintzen dizkigun elementuekin marraztea.
Orain guri tokatzen zaigu gure botereak martxan jartzea! Aurrera!
Lurra gu, Lurra gara!
PD: Gometxako argazki guztiak ikusteko sakatu hemen.