Hodeia margotu eta gero, herrira bidean, naturaren soinuak entzun ditu Amaiurrek. Gaua da eta ez du ikusten, zer sentitu du? zer antzeman du? nondik pasatu da?
“Euri asko egiten zuen eta orduan mendia itsaso bihurtu da”, “kobazulo batean dago eta bere lagun bakarra txori bat da eta kobazuloa sumendi baten barruan dago” ,”gaizki pasatu du” ,”emozio guztietatik pasatzen da, beldurtuta, pozik, triste, haserre, lotsatuta…”. Ipuinari amaiera desberdinak atera dizkiogu.
Ondoren, amaiera guztiekin jolastu gara. Bertan, emozioak alde batean, eta pasarteak bestean, Makusi hodeia bistan utzi dugu.
Hodei bera, begiratzen dugun lekuaren arabera, desberdina da. Gure begiradan dago aldaketa.
Datorren astera arte!