Babeslekua hutsik zegoela uste genuen eta gauzez betetzen hasi gara: dinosauroz, urrunetik ikusteko prismatikoz, aititeri deitzeko telefono magikoaz, janari goxo goxoak prestatzeko sukaldeaz… Baina ez zegoen hutsik, bat-batean, postontzitik soinu bat entzun dugu. Hura ireki eta gutuna aurkitu dugu: Nire botereak ezagutzen hasi eta inguratzen nauenarekin harremanetan jarri naiz apurka-apurka. Dado honetan agertzen diren formetan dago nire inguru guztia irudikatuta.
Zein irudi daude gure inguruan ezkutatuta? Inguruneari erreparatzen baldin badiogu, ikusi ditzakegun irudi asko forma geometriko batekin lotu edo irudi sinple batean laburtu ahal ditugu.
Hori honela, Lurrek erakutsitako dadoan agertzen diren irudi geometrikoak naturako irudiekin lotzen ahalegindu gara. Zer izan daiteke triangelua? “mendiak”, “loreak”; borobila? “planetak”, “eguzkia” karratuak? “harriak”; hexagonoak? “izotza”, “diamantea” “hara!, erlearen etxea” kiribilak? “barraskiloak” eta ezagutzen ez genituen beste elementu asko ere forma geometrikoekin harremanetan jarri ditugu.
Zeinen magikoa den Lurren lurra!
PD: argazki guztiak hemen dauzkazue