Begiak ixtea eta lasaitzea kostatu zaigun arren, musikaren bitartez, dragoia nolakoa den ikusten saiatu gara. “Gorria eta berdea da”, “bizkarrean triangeluak ditu”, “nik ez dut ikusten, beltza bakarrik ikusten dut”, “hegoak ditu”, “aho handia du eta sua ateratzen zaio”.
Muxu dragoiak lasaitzeko 1, 2 eta 3 zenbakiak oso barneratuak ditu. Gorputzean txertatuak ditu. Hau abiapuntu izanda, zenbakien formak erabili ditugu monotipiaren teknika imitatuz bakoitzak bere dragoia sortzeko. Banakako lanetatik, guztion artean Muxuren irudi erraldoia atera dugu. Amaitzeko, hasiera batetik buruan izan dugun etxe urdinera hurbildu gara Muxu bertan egongo zelakoan. Baina gerturatu garenerako gure dragoiak utzitako oharra baino ez da egon…